Archive for the ‘Albisteak’ Category
AHOTSENEA 09 ZUZENEAN: Aurkezpen guztiak zuzenean jarraitzeko aukera
Ostirala, Azaroa 27th, 2009ORDUTEGIA betetzen ari da
Asteartea, Urria 20th, 2009Abenduaren 5, 6 eta 7rako prest dugun ordutegia betetzen hasi da. Bere lanak AHOTSENEAn aurkeztu gura dituenak albait arinen erabaki beharko du zein egun eta ordutan egin.
AHOTSENEA 09: Parte hartzeko aukera zabalik
Astelehena, Urria 12th, 2009AHOTSENEA 09
2008ko Durangoko Azokan zabaldu zituen bere ateak AHOTSENEAk. Ordutik lagun askok azpimarratu diguzue zeinen garratzitsua den euskarazko musikak eta literaturak dagokien espazioa izatea Durangoko Azokan.
Halan da ze, 2009an hiru egunez zabalduko ditu AHOTSENEAk bere atea eta leihoak: Abenduaren 5,6 eta 7an.
LANDAKO eraikinaren alboan finkatuko dugun karpa izango da AHOTSENEA 09 eta arestian aipatu egunetan honako ordutegia izango du: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
ZELAN PARTE HARTU AHOTSENEAn?
- Solasaldia: Kazetari bat laguntzaile duzuela, zuen lana jendaurrean aurkeztu ahal izango duzue 20-30 minututan.
- Errezitaldia / Irakurketa: Zuen lanaren laginak irakurri ahal izango dituzue 20-30 minutuan.
- Kantalditxoa: 30 minutuko kontzertu txikiaren bitartez aurten kaleratu duzuen musika erakutsi ahal izango duzue.
- Bururatzen zaizuen beste edozein eratara. Hori bai, gehienez ere 30 minutuko tartea izango duzue.
Zuen lanak AHOTSENEA 09n aurkeztu gura badituzue:
1.- Eguna: Abenduaren 5,6 edo 7an
2.- Ordua: 10:00-14:00 / 16:00-20:00
3.- Zein formatotan egin gura duzuen
Idatzi
info@ahotsenea.net / gotzonba@armiarma.com
Deitu
656 796 209