Archive for the ‘Topaketak’ Category

Azken orduko aldaketak Ahotsenean

Ostirala, Urria 5th, 2012

Abenduaren 6an, ostegunez

ORDUA

SORTZAILEA

FORMATOA

10:30 Paradisua eta katuak.Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruza AURKEZPEN-SOLASALDIA
11:00 Josu Bergara ZUZENEKOA
11:30 Euskal Herriko musika argazkilariak liburua AURKEZPEN-SOLASALDIA
12:00 Eraso ZUZENEKOA
12:30 Taupaka diskak
AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:00 Poemak pluralean liburua. Iñigo Roque/Fernando Pessoa AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:30 Zuloak ZUZENEKOA
14:00 Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako, independentziaren aldeko panfletoa liburua. AURKEZPEN-SOLASALDIA
14:30 Gazta zati bat. Soinu Banda ZUZENEKOA
15:00 Hormatik hormaraino. Eric Dicharry AURKEZPEN-SOLASALDIA
15:30 Izaki gardenak ZUZENEKOA
16:00 Entzun! aldizkaria AURKEZPEN-SOLASALDIA
16:30 Meido ZUZENEKOA
17:00 Mozoloaren bakardadea. Juan Luis Zabala / Begoña Durruty eta        Basajaun eta Martin. Yolanda Arrieta / Maite Caballero
AURKEZPEN-SOLASALDIA
17:30 Gaur ez ZUZENEKOA
18:00 19 kamera. Jon Arretxe AURKEZPEN-SOLASALDIA
18:30 Estankona ZUZENEKOA
19:00 Begira. Lucien Etxezaharreta AURKEZPEN-SOLASALDIA
19:30 TxN (txoriak negutegian) ZUZENEKOA
20:00 Euskal herritarren burujabetza. Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz Foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura (1793-1919). Joseba Agirreazkuenaga AURKEZPEN-SOLASALDIA
20:30 Goienetxe anaiak ZUZENEKOA
21:00 Roni AURKEZPEN-SOLASALDIA
21:30 Lauroba ZUZENEKOA

Abenduaren 7an, ostiralez

ORDUA

SORTZAILEA

FORMATOA

10:30 Independentziaren paperak. Pako Aristi AURKEZPEN-SOLASALDIA
11:00 Gozategi ZUZENEKOA
11:30 Errotik. Asier Lopez AURKEZPEN-SOLASALDIA
12:00 SeiUrte ZUZENEKOA
12:30 Udazkeneko lorea. Xabier Etxeberria AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:00 Urtebetetze festa. Castillo Suarez AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:30 Xabi San Sebastian ZUZENEKOA
14:00 Ataramiñe AURKEZPEN-SOLASALDIA
14:30 Hil Aiari ZUZENEKOA
15:00 Odolaren sua. Irene Nemirovsky. AURKEZPEN-SOLASALDIA
15:30 Joseba B. Lenoir ZUZENEKOA
16:00 Oroizirriak 2. Xabier Soubelet AURKEZPEN-SOLASALDIA
16:30 Larregi ZUZENEKOA
17:00 Nire amaren autobiografia eta Benito Cereno - Billy Budd, marinela AURKEZPEN-SOLASALDIA
17:30 Never Surrender ZUZENEKOA
18:00 Igela liburuak AURKEZPEN-SOLASALDIA
18:30 Itziarren semeak ZUZENEKOA
19:00 Esku hori liburua.Txalaparta AURKEZPEN-SOLASALDIA
19:30 Herri oihua ZUZENEKOA
20:00 Briganthya AURKEZPEN-SOLASALDIA
20:30 Willis Drummond ZUZENEKOA
21:00 Kafe aleak liburua. Kafea eta gailetak AURKEZPEN-SOLASALDIA
21:30 Mugaldekoak ZUZENEKOA

Abenduaren 8an, larunbatez

ORDUA

SORTZAILEA

FORMATOA

10:30 Kaleidoskopioa eta Ilargi horia.Joxemari Iturralde AURKEZPEN-SOLASALDIA
11:00 Ez naiz ni. Karmele Jaio AURKEZPEN-SOLASALDIA
11:30 Himalayajavakaputazidiburrina eta Begi Blue .Amaia Hennebutte Millard AURKEZPEN-SOLASALDIA
12:00 Solte ZUZENEKOA
12:30 Gibelurdinek AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:00 Etxekalte. Harkaitz Zubiri AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:30 Gose ZUZENEKOA
14:00 Ibaeta abesbatza AURKEZPEN-SOLASALDIA
14:30 Seiren ZUZENEKOA
15:00 ETAren estrategia armatuaren historiaz. Emilio Lopez Adan AURKEZPEN-SOLASALDIA
15:30 Anger ZUZENEKOA
16:00 EDO! liburuak AURKEZPEN-SOLASALDIA
16:30 Arcada Social ZUZENEKOA
17:00 Martutene. Ramon Saizarbitoria
AURKEZPEN-SOLASALDIA
17:30 Balerdi Balerdi ZUZENEKOA
18:00 Made in galiza liburua.Txalaparta AURKEZPEN-SOLASALDIA
18:30 U.K. Bill ZUZENEKOA
19:00 Sinplistak. Hedoi Etxarte AURKEZPEN-SOLASALDIA
19:30 Enkore ZUZENEKOA
20:00 Ilargia esnatu da. Joxean Ormazabal eta Iraia Okina AURKEZPEN-SOLASALDIA
20:30 Bronze ZUZENEKOA
21:00 Makulu ken AURKEZPEN-SOLASALDIA
21:30 Skakeitan ZUZENEKOA

Abenduaren 9an, igandearekin

ORDUA

SORTZAILEA

FORMATOA

10:30 Hura ez da lekua. Oier Guillan AURKEZPEN-SOLASALDIA
11:00 Bad Sound System ZUZENEKOA
11:30 Chansons dámour. Ainara Maia Urroz AURKEZPEN-SOLASALDIA
12:00 Ero ZUZENEKOA
12:30 Arrakada. Arrakada
AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:00 Izan dira.Alain Concepcion
AURKEZPEN-SOLASALDIA
13:30 Adarrots ZUZENEKOA
14:00 Gabon kantak. Maite Idirin AURKEZPEN-SOLASALDIA
14:30 On ZUZENEKOA
15:00 Tripoli-Kabul. Karlos Zurutuza AURKEZPEN-SOLASALDIA
15:30 Anari Arrebak ZUZENEKOA
16:00 ZZ Blues Band AURKEZPEN-SOLASALDIA
16:30 Glaukoma ZUZENEKOA
17:00 Zozoen elean. M. A Elustondo AURKEZPEN-SOLASALDIA
17:30 ETS ZUZENEKOA
18:00 Inifife. Peio Jorajuria AURKEZPEN-SOLASALDIA
18:30 Hutsa ZUZENEKOA
19:00 Hasier Oleaga- Cantus Caterva AURKEZPEN-SOLASALDIA
19:30 Baraia ZUZENEKOA

Zabalik dugu 2012ko Ahotsenean izena emateko epea

Igandea, Iraila 23rd, 2012

Dagoeneko zabalidu dugu 2014ko Ahotsenean izena emateko epea

Erantsitako lau dokumentuetan erakutsi dugu beharrezko informazioa

ahotsenea-2012-deskribapena

ahotsenea-2012ordutegia

aurkezpen-fitxa

zuzeneko-fitxa

  • Ordutegia: Zuen lanak zein egun, zein orduerditan eta zein formatotan aurkeztu gura duzuen aukeratu eta bidali eskaera info@ahotsenea.net e-lbidera.
  • Deskribapena: Ahotsenea zer den azaltzen duen dokumentua.
  • Aurkezpen fitxa: Zuen lana aurkezpen-solasaldi eran aurkeztuz gero bete beharrekoa.
  • Zuzeneko fitxa: Zuen lana zuzeneko emanaldi eran aurkeztu gero bete beharrekoa.

Azaroaren 24an zelan autoeratuko garen erabakiko dugu

Asteartea, Iraila 11th, 2012

2012ko azaroaren 24an Azpeitian burutuko dugun egun osoko topaketan, zelan autoeratuko garen erabakiko dugu.

6 sortzailez osatutako talde batek autoeratzeko moduak aztertuko ditu : kultur elkarte, fundazio, patronato, kooperatiba….

Azaroaren 24ko topaketan bere burua euskal sortzailetzat duen orok parte har dezake

Azpeitian bildutakoak (III): Autoeratzearen helburuak

Asteartea, Iraila 11th, 2012
  • Euskal sortzaileen presentzia bermatzea.
  • Zaletuak sortzea.
  • Euskal kultura prestigiatzea.
  • Jendartean kulturarekiko zaletasuna errotzen laguntzea.
  • Frente guztietan politikak sortzea.
  • Harreman gune / eztabaida gune izatea (askotarikoa eta anitza).
  • Euskal sortzaileen artxiboa eratzea eta mantentzea.
  • Ekintzak antolatzea.
  • Beste kulturetara irekiak izatea, euskara ardatz hartuta, baina euskaraz sortzea justifikatu beharrik gabe, barkamenik eskatu gabe.
  • Hedabideetan presentzia lortzea, maiztasunez. Lehentasun natural bilakatzea.
  • Laguntza edo babes funtzioa erdiestea.
  • Ekimenak lortzeko lagungarria izatea.
  • Harremanetarako zubia.
  • Ohiturak sortu behar dira, hezkuntzan indarra egin behar dugu.
  • Herri / jai batzordeetan eragin behar dugu. Beheko sarea sendotu behar dugu, herrigintzan ari direnena.
  • Gustu edo plazer estetiko-artistikoarekiko sentsibilizazioa landu behar dugu, hezkuntza sentimentala.
  • Pentsamendu aske eta kritikoa sustatzea.
  • Herrigintzatik sorkuntzarako erakusten dugun autogestiorako gaitasuna profitatzea.
  • Herritarrek gure proposamenak eurenak egitea lortzea.
  • Erakunde publikoak geureganatzea lortu behar dugu.

Azpeitian bildutakoak (I): Egungo egoeraz

Asteartea, Iraila 11th, 2012
  • Orohar, kultur-sorkuntzaren egoera nahikoa kaxkarra da. Oso egoera ezberdinak bizi ditugu, bai adierazpideen artean bai adierazpide berekoen artean. Sortzaileon artean alde handia dago.
  • Kulturari ez zaio behar besteko garrantzirik ematen.
  • Botere politikoa zein ekonomikoa dutenek kultura ongizatearen jendartetik kanpo utzi nahi dute, entretenimendu hutserako.
  • Sortzaile gehienon arazoa ikusgarritasun eza da, batzuena besteena baino nabarmenagoa.
  • Euskal Herrian ez dugu kultur estrategia adosturik. Sortzaileoi geuri dagokigu.
  • Erresistentzian bizi den herria gara.
  • Herri oso burges akomodatu eta kontserbadorea da gurea.
  • Politikariek ez lukete kultura kudeatu behar, kulturgileok baino.
  • Euskal Herriko kultur kontsumoan euskarazkoa ez da nagusi. Minoritarioak gara.
  • Sortzailearen lana oso gutxitan da bakarkakoa. Inguruneak eraman zaitzake sortzera. Garrantzitsua da sortzaile izateko bidea erakutsiko dizun ingurunea izatea.
  • Eskolak oso argi esaten dio umeari zer den bizitzan beharrezkoa. Kultura-sorkuntza ” ez beharrezko” legez jasotzen dira.
  • Egun, euskal sortzaileak, sortzeaz gain, bere lana produzitu, defendatu, zabaldu eta balioetsi behar du.
  • Jakin beharko genuke euskal kontsumitzaileak zein iritzi duen kontsumitzen duen horrekiko.
  • Euskaraz sortzeak minoritario bihurtzen gaitu.
  • Saltzea txarto ikusita dago.
  • Merkatua ezin dugu baztertu.
  • EITB ikustezinak gara.
  • Ez dugu argi erabaki organoetan egon behar dugun baina bai gune horietan gure ahotsa islatu behar dela.
  • Sortzaileen erabakiguneak eratu behar ditugu.
  • Jakitun egon gaitezen sortzeko zein antolatzeko gai garela.
  • Askoz gehiago inbertitzen da erdaretako kulturetan.
  • Zenbait diskurtso espainiar kulturazaleren aurrean ez dakigu zelan erantzun. Diskurtsoa adostu behar dugu.
  • Erdal sortzaileekiko harremana landu eta zubiak eraiki behar ditugu esanez gurea ez dela euren kontrakoa ez bada gurearen aldekoa.
  • Sortzen dugunari ez diogu behar besteko balioa ematen.
  • Egungo hezkuntza arautuak ez du euskarazko kultura transmititzen.
  • Euskarazko kulturaren trasnmisioa norbanakoen esku utzi da.
  • 70. hamarkadatik asko aurreratu dugu.
  • EITBk berebiziko garrantzia du. Ostera, euskarazko kulturak erreferentzialtasuna galdu du EITBn.
  • Sorkuntzan aniztasun izugarria erakusten ari gara egun.
  • Kulturaren esparrua ez da neutroa eta gurean, besteetan legez, ideologia zabaltzeko bidetzat ere hartzen da. Borroka gunea da kultura.
  • Erakunde publikoen eta sortzaileon artean ez dago harremanik.
  • Euskal sortzaileok prest gaude kanpora zabaltzeko.
  • Euskarazko kultura euskal herritarren artean ezagutaraztea ezinbestekoa da.
  • Kulturarekiko zaletasuna pizteko gabezia nabarmena erakusten ari gara.
  • Sorkuntzari, sormenari, ez diote laguntzarik ematen.
  • Sortzen ez bada, ez dago kulturarik.
  • Hizkuntza komunitatearen premiei erantzuteko kultur politika behar dugu.
  • Sortzaile asko gara hezkuntzatik bizi garenak, batzuk zuzenean, gehienak zeharka, baina ez sistematikoki ez etrategikoki.
  • Hedabide askok euskal kulturarekiko desprestigiioa lantzen dute etengabe.

  • Kultura doan eskaintzeak batzuetan merezi du, bestetan ez. Ordaintzen ez dena ez da baloratzen. Ordaindu behar ez badu, programatzaileak ez du antolatzen horrenbesteko lanik hartzen.
  • Oparotasuna amaiturik, sortzaileok egungo egoerara moldatzen ikasi beharko dugu.
  • Jendarteak ez dio gaiari heltzen. Sormen prozesuari ez zaio laguntzen, hedapenari baizik.
  • Kulturarik gabeko herri batean, futbola eta ezer gutxi gehiago.
  • Dirulaguntza eta babesik ezean, ezin lehiatu.
  • Kulturaren sustapen politikak krisian daudenez, sortzaile-hartzaile harremana eten egin da.
  • Ikuslegoak behera egin du orokorrean, salbuespenak salbu.
  • Hartzaileak ez du programazioan eskumenik ez iritzia emateko aukerarik.
  • Krisi egoera berri honetan, sortzaileak hartzen ditu beregain arrisku guztiak.
  • Oso sortzaile gutxi dago bere sorkuntzatik bizi denik, gehienok bestelako diruiturriak ditugu.
  • Artikulazio arazoak ditugu. Euskal kultura ulertzeko modu “ofizial” bat egon baita ” kontrakultura” bat ere. Azkeen urteetan sorkuntza sekularragoa da, “pribatuagoa”.
  • Balizko hartzaile gehiago ditu euskarazko kulturak.
  • Mailakatu beharra dago: Bateik sorkuntza lokala dago, bestetik arnas luzeko proiektu kulturala ( nazionala, unibertsala…)
  • Asko sortzen dugu baina oso modu sakabanatuan.
  • Mass-mediek jokatu duten paperak eragin handia ( kalterako) izan du erdarazko kultura bultzatu eta euskarazko gutxiesten.
  • Berria edo EITBk sortzen dituzten erreferenteak ezberdinak dira.
  • Komunitate txikia gara, lokala-nazional bihurtzen da askotan ( Gazta zati bat).
  • Antzerkian, berbarako, nitik gura pasatu gara. Garai batean talde ” independienteak administrazioetatik bazter zeuden. Gero, ofizialera hurreratu ziren ahala, autozentsura eman da. Dependentzia ekonomikoa izugarria da.
  • Hartzailearekiko lotura galdu egin dugu.
  • Erakunde publikoek kultura industria arlora lerratu dute eta etekina lehenetsi.
  • Sortzaile amateurrak, eduki eta formari dagokionez, libreagoak dira eta lan horiek zabaltzeko zailtasun gehiago dituzte.
  • Euskal Herrian sortzen duguna, bai kuantitatiboki bai kalitateari dagokionez, itzela da.
  • Proposamen konprometitua landuz gero eta gainera euskaraz, jai duzu. Kalitatea hobetsi beharko litzateke kantitatearen aldean. Ikuspegi kritikotik kultura ez litzateke ebaditzeko edo entretenimendu hutserako, emozioak bizitzeko baizik.
  • Irakasle eta guraso askok lan handia egin dute transmisioan, hori modu antolatuan iraunaraztea litzateke onena.
  • Euskarazko kulturan zentratzean ikuspegi globala gal genezake? Jakintza ez dago soberan.
  • Sortzaile asko autodidakta gara eta jardunean ikasi dugu gure aurrekoek zer egin duten.
  • Publikoari lagundu egin behar zaio aukeratzen.
  • Kantitateak ez du kalitatea bermatzen.
  • Aniztasuna aberasgarria da.
  • Gauzak garatzeko, probatzeko, erortzeko eta jaikitzeko grina edukitzea ezinbestekoa dugu.
  • Hezkuntzan eskemak apurtzea bultzatzea, marratik aterata margotzea, eszenografiarik gabe fantasia sortzea, errealitatearekiko haustura bultzatu behar dugu errealitate berriak sortzeko.
  • Euskal kultura osasuntsu baterako, euskal kultura bultzatu behar dugu eta ez erdal kulturaren kopia merkeak egin.
  • Aldaketa garaian gaude. Herritarrek markatuko digute zein bideri ekin.

Euskal sortzaileon I topaketak: Azpeitian bildutakoak

Asteartea, Iraila 11th, 2012

Euskal sortzaileok elkar ezagutzeko eta gogoeta trukerako topaketak burutu genituen 2012ko uztailaren 2 eta 3an.Blog honetan bertan irakur ditzakezuen berbagaien eta gogoetatrukean sortutako beste hainbaten erantzunak dituzue berton jasotakoak.

Gogoetatrukea taldeka hasi eta denok batera burutu genuen. Halandaze, ez harritu zenbait ideia errepikatuta irakurriko badituzu, talde ezberdinetakoak baitira.

Euskal Sortzaileon I. Topaketak: Bigarren eguna

Asteartea, Uztaila 3rd, 2012

Euskal Sortzaileon I. Topaketak

Euskal Sortzaileon I. Topaketak

dsc06051

Euskal Sortzaileon I. Topaketak: Argazkiak

Astelehena, Uztaila 2nd, 2012

dsc06047

Ahotsenea, Euskal Sortzaileon I Topaketak, euskal kultura, sorkuntza

Ahotsenea, Euskal Sortzaileon I Topaketak, euskal kultura, sorkuntza

Ahotsenea, Euskal Sortzaileon I.Topaketak, euskal kultura

Ahotsenea, Euskal Sortzaileon I.Topaketak, euskal kultura

Sortzaileon I.Topaketak. Egitaraua eta oharrak

Asteartea, Ekaina 26th, 2012

Azpeitian, uztailaren 2 eta 3an

Uztailaren 2an: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakotik.

10:00 Harrera eta lan-taldeetan banatzea. SAN AGUSTIN KULTURGUNEAn

10:30-12:00: Lan-taldeetan

· Zein da dagokigun kultura adierazpidearen egungo egoera?

· Zein baldintzatan sortzen dugu?

· Gure lanak behar beste ezagutzen dira? Zelan ezagutarazten ditugu?

· Gure lanak herritarren eskura daude? Herritarrari berez datorkio euskal kulturari buruzko informazioa?

· Zenbateko presentzia du euskal kulturak eguneroko bizimoduan? Ikusgarriak gara?

· Adierazpide bereko sortzaileok, ezagutzen dugu elkar?

· Badakigu zein den gainontzeko sortzaileen egoera, zein baldintzatan lan egiten duten?

· Zein dira gure lanen hartzaileak?

· Zein da gure harremana hartzaileekiko?

· Zein ekarpen egiten diogu jendarteari?

· Zein harreman dugu kulturgintzan ari diren gainontzeko eragileekiko?

o Herri mugimenduekiko

o Programatzaileekiko pribatuekiko

o Eragile publikoekiko

· Euskaldunok, ezagutzen dugu euskal kultura?

· Euskaldunok kontsumitzen dugu euskal kultura?

12:00-12:30: Atsedena

12:30-14:00 Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak.

14:30: Bazkaria ( San Agustin kulturgunean)

16:00-18:00: Lan-taldeetan

· Euskaldunok jasotzen dugu euskal kulturaren berri edo bila joan behar izaten dugu?

· Euskal kulturaren transmisioa bermatuta dago?

· Euskal kultura eta erdal kultura berdin sustatzen dira Euskal Herrian?

· Zenbat inbertitzen da euskal kulturaren sustapenean eta zenbat erdal kulturak sendotzeko?

· Zerk eraginda bihurtzen da bat sortzaile? Transmisioagatik, heziketa arautu zein ez arautuan jasotzen duenagatik…

· Sorkuntza sustatzen da? Zergatik sustatu beharko litzateke? zelan sustatu daiteke? Zein litzateke euskal sortzaileon egitekoa sustapenean?

· Euskal sorkuntzari dagokionez, badago euskal sorkuntza sustatzeko politikarik?

· Nork sustatzen du? Nortzuek hartzen dute parte sustapen politikak diseinatzeko foroetan?

· Kultura politikak diseinatzerakoan, euskal sortzaileon iritzia aintzat hartzen dute?

· Euskal sortzaileok badugu erabakiak hartzen diren guneetan lekurik?

· Baldintza ekonomiko, politiko zein juridikoak euskararen eta ondorioz euskal kulturaren aurkakoak dira. Baldintza sozialak, ostera, oso aldekoak.

18:00-19:00: Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak

19:30: ASKARAKO zikloaren 2.mahai-ingurua: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?

  • Gidaria: Alberto Barandiaran ( idazle eta kazetaria)
  • Hizlariak: Irati Jimenez ( idazle eta kazetaria), Inguma Martinez ( ETBko informatiboetako kultura arduraduna) eta Koldo Almandoz ( zinemagile, musikari eta kazetaria).

UZTAILAREN 3an: SORTZAILEOK GEURE BURUA ANTOLATU

10:00-12:00: Lan-taldeetan: San Agustin kulturgunean

· Bihur gaitezke euskal sortzaileok euskal kulturaren presio indar nagusi ( lobby)?

· Kultura adierazpide batzuetako sortzaileak zeozelan antolatuta gaude. Ez guztiok, ordea. Adierazpide ezberdinetako euskal sortzaileok zeozelan antolatu beharko genuke?

· Elkarte fundazio kooperatiba… legez antolatzeak zein onura dakarkiguke?

· Gure kultura programatzen ez badute, zergatik ez dugu guk geuk egiten?

12:00-12:30 Atsedena

12:00-14:00: Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak. San Agustin kulturgunean.


OHARRAK

  • Uztailaren 2an San Agustin kulturgunean.

  • Uztailaren 3an San Agustin kulturgunean antzokian.

  • Ez da matrikularik ordaindu behar.

  • San Agustin kulturgunean atonduko dizkiguten bazkarietarako izena eman behar da ( info@ahotsenea.net). 15€

Helburua

Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea.

Parte hartzaileak

Euskaraz sortzen duen oro, hitza agerian erabili zein ez, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztientzat.

Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak…

Eman izena: info@ahotsenea.net

Edo deitu: gotzon barandiaran arteaga 656796209

Zabaldu gonbitea ezagutzen dituzuen euskal sortzaile guztiei

www.ahotsenea.net

Sortzaileon I. Topaketak: Egitaraua

Osteguna, Ekaina 14th, 2012

Uztailaren 2an: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakotik.

  • Goizez

    10:00-14:00

    • Bazkaria
    • Arratsaldez

    16:00-19:00

    • 19:30: ASKARAKO zikloaren 2.mahai-ingurua: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?

    Uztailaren 3an: Sortzaileok geure burua antolatu genezake?

    • Goizez

    10:00-14:00