Archive for martxoa, 2012

Sortzaileon arteko topaketak uztailaren 2 eta 3an Azpeitian

Osteguna, martxoa 29th, 2012

AHOTSENEA

gogoeta trukerako topaketak

  • Euskal sortzaileok elkar ezagutzeko eta gogoeta trukerako topaketak.
  • 2012ko uztailaren 2 eta 3an.
  • Azpeitian: Bertako Kultura Mahaiak eskaini diezagukeen laguntzagatik zein bertan dagoen azpiegituragatik.
  • Izena-emateko: Bidali mezua info@ahotsenea.net.

Helburua

Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea.

Parte hartzaileak

Euskaraz sortzen duen oro, hitza agerian erabili zein ez, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztientzat.

Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak…

Zabaldu gonbitea ezagutzen dituzuen euskal sortzaile guztiei