2008ko balorazioa



 

Hona ekarri ditugunak, antolaketa lanetan aritu garenon zein egon ez zirenen iritziak dira.

 

  • 2008ko aurrekontua: 7.137, 93 �

 

  • Abenduaren  6an burutu genuen, Landako deritzon Elkartegian, Azokaren alboko eraikinean.
  • Goizeko 10:00etarako kazetarientzako gosaria prestatu genuen. Ez zen kazetaririk agertu. Ostekoa:

 

10:00: Kazetarientzako gosaria.

10:30: Imanol Galfarsoro: Subordinazioaren kontra ( Saiakera- Pamiela)

11:00: Jose Inazio Basterretxea: Mandatarien gerla ( Nobela, Elkar)

11:15: Pog Mo Thon: ( Gazteok))

11:30: Xabier Amuriza eta Unai Ormaetxea ( Interneten- Lanku)

12:00: Rafa Rueda, Desoreka: Nork bere lan berria aurkeztu ostean, solasaldia.

12:30: Kirmen Uribe ( Nobela, Elkar), Fernando Morillo (Nobela, Txalaparta) Mikel Soto (Ipuin bilduma, Txalaparta).

12:45: Musikherriako disken aurkezpena

13:00 AHOTSENEA egitasmoaren aurkezpena

�         Euskal Herri osoko musikari eta idazle euskaldun guztiak gonbidatuko dira. Mikel Laboari omenaldi xumea.

 

MUSIKA EMANALDIAK

13:30: KEU

14:00: UNE

14.30: SEIREN

15.00 : PETTI

 

  • Zelan bete zen egitaraua? Ahalik eta sortzaile gehienei bidali genien AHOTSENEAren berri baita azpimarratu ere lanak aurkezteko aukera zegoela. Erantzunen arabera osatu genuen egitaraua. Nork bere burua aurkeztu zuelako osatu ahal izan genuen.

 

  • AHOTSENEAren berri zabaltzeko guztira 500 bat email bidali genizkien honakoei: musikariei, idazleei, editoreei, argitaletxeei, disketxeei, managerrei, kazetariei, irakurle klubetako kideei, gure ezagun, ezezagun, lagun eta etsaiei.

 

  • Sortzaileak baino hartzaileak gehiago izan ziren.
  • AHOTSENEArako gonbitea jaso zutenetatik inork ez zuen kontrako iritzirik bidali. Ostera, egunean bertan konturatu ginenez, hurreratu zirenen artean bi multzo bereiztu genituen:

 

    • AHOTSENEA zer den jakitun hurbildu zirenak
    • AHOTSENEA zer den zehatz jakin barik hurbildu zirenak

 

  • AHOTSENEA literaturaz/musikaz berba egiteko/entzuteko izan daiteke. Horrela erakutsi zuten mahai-inguruetan izandako solasaldi eztabaidek, zuzeneko kontzertu akustikoek. Agerpen asko labur geratu ziren.

 

  • Goizeko 10:30etatik amaitu artean hartzaileak izan ziren, batzuetan besteetan baino ugariago.

 

  • Aretoaren kanpoaldean jarritako ploter erraldoiak, bafleek zein pantailak, jakitun ez zeudenak AHOTSENEAra hurreratzeko amu oso egokiak izan ziren. Era berean, pantailak zein kanporako soinuak, aretoa jendez lepo zegoenean, barrukoari jarraitzeko aukera ematen zuten.

 

  • Argitaratzaile, banatzaile, saltzaile eta orotariko instituzioen esku utzi dugu gure lana. Horregatik, piramideari buelta emateko plataforma egokia izan daiteke AHOTSENEA. Uste dut horretan asmatu dutela ekimena martxan jarri dutenek.

 

  • Proiektu polita da AHOTSENEA eta aurtengo saiakera ederto egon da. Lehen urtea izan da eta beraz, proiektu luze eta aberasgarri baten hasierako pausua izan da.
  • Parte-hartzea ona eta interesgarria iruditu zait, azken orduan, gainera, jende gehiago gehitu zen.

 

  • Esperientzia pilotua edo aurkezpena izateko nik ondo baloratuko nuke, agian tokiarena ez dut oso ondo ikusi. Oso itxia, fisikoegia eta zurrunegia. Hor barruan zer edo zer dagoela jendeak jakin dezake, baina sartu behar zara, ausartu izan; onena kanporatzea litzateke, hala ere, sasoi txarra da: euriteak, hotza, eta abar.

 

  • Era berean, sortzaileen parte-hartzea ere dinamikoagoa izan beharko litzateke. Ez hain formala: denak, sortzaile eta hartzaile, espazio berean beharko lukete, ez hain desberdinduta, bereizita�

 

  • Hala ere, batetik bestera ibiltzea oso interesgarria eta bizia iruditu zait: elkarrizketa, mahai-inguru, aurkezpena, elkarrizketa� tarte txikiez osaturiko egitarau bat, alegia.

 

  • Azkenik, musika emanaldiak oso ondo. Jendeak gozatu zuen: horrelako formatu ez ohikoetan taldeak ikustea beti da aberasgarri. Agian, literaturari dagokionez, falta zen irakurraldiren bat, ez bakarrik solasaldiak.

 

  • Azkenik, Durangoko azoka askorentzat erostea da, baina baita giro alaitsuan murgiltzea, hori ere lortu beharko luke Ahotseneak. Akademizismotik urrundu ahalik eta gehien.

 

  • Ni abenduaren 6an ezin izan nintzen hara azaldu, eta gaur ere ezingo naiz Durangora joan. Hala ere, eta oraingoz askorako balio ez duen arren, lerro hauek bidali nahi nizkizuen. Batetik animoak emateko, asko dira Ahotseneari buruz entzun ditudanak eta denak onak (enteratu direnen artekoak behintzat), batez ere Durangoko azoka "humanitzatzeko",

"gerturatzeko", merkatutik at ere "errealitate" bilakatzeko  interesgarria izan daitekeelakoan.