Egitaraua

AHOTSENEA 2008rako jasotako laguntza kontuan izanik, egitasmoa aurkeztera mugatzea proposatu gura dizuegu, datorren urterako egitasmoa osorik aurrera eroateko bitartekoak lortuko ditugulakoan 2008ko AHOTSENEA horrela egitea bururatu zaigu:


eguna: Abenduaren 6a
ordua: 10:00 - 15:00
lekua: Azokaren aurrez aurre dagoen Landako eraikina.


Egitaraua


10:00: Kazetarientzako gosaria.


10:30- 13:00

  • Liburu eta disken aurkezpenak
  • Sortzaileekin elkarrizketak, mahai-inguruak, solasaldiak
  • Catering zerbitzua

13:00 AHOTSENEA egitasmoaren aurkezpena

Euskal Herri osoko musikari eta idazle euskaldun guztiak gonbidatuko dira


13:30- 15:00
Musika emanaldi akustikoak


*Goiz osoan zehar eta Azokak dirauen bitartean 5.000 eskuorri banatuko dira. Eskuorriotan agertuko dira:

  • Egitasmoaren aurkezpena eta helburuak.
  • Webgunearen berri helbide eta guzti.
  • Babesleen logoak.